OTAKUWORLD

Kaixo denei, ni Alma naiz, web orri honen sortzailea. Web hau nire zaletasunagatik jaio zen: anime ikustea. Askok jakingoduzue zer den baina, web hau berrientzat dago eginda, idei orokor bat izateko:

Animea da Japoniatik etorritako animaziozko generoa. Gai fantastiko edo futuristak gehienetan lantzen dituzten grafikoak dira eta istorio gordinak ditu ezaugarri.

Animearen historioa hau da, jakin nahi dutenentzat:

1917an Japonian animaziozko film labur sorta sortu ziren. Hasiera batean, Disney fabrikako estetikaren eraginaren ondorioz. Animaziozko lehen film labur Japoniarrak bi minutuko iraupena zuen eta Junichi Kouchik sortu izan zuen: Namakura Gatana-ren izenburuarekin.

Hori jakinik haren generoak jarriko ditur, zuek anime bat bilatzerakoan jakiteko zein bilatu:

  • Mahô shôjo: Neska magikoak.
  • Mahô shônen: Mutil magikoak.
  • Bishōjo: Gazte (neska) ederra, literalki.
  • Bishōnen: Gazte (mutila) ederra, literalki.
  • Mecha: Robot handiak.
  • Shōnen-ai: Mutilen arteko romantzea.
  • Shōjo-ai: Nesken arteko erromantzea.
  • Cyberpunk: Teknologiara bideatutako animea.
  • Gore: Anime oso odoltsuak direnak.
  • Animals: Gizakiak animali ezaugarriak dituena.
  • Chibi: Genero honetan, protagonistak haurrak dira.
  • Moe: Genero hau emakumezkoek (eta gizonezko batzuk) gorputzeko atal batzuk oso exageratuta marraztuta dituzten serieak batera dator.
  • Shota-con: Haurrak.
  • Super deformed: pertsonai oso oso txikiak.
  • Shōnen-ai: Gizonen edota mutilen arteko erromantzea.
  • Shōjo-ai: Emakumeen edota nesken arteko erromantzea.
  • Harem: Emakume eder asko mutil baten atzetik (maiteminduta)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude